
'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Enpresa hauetan euskararen egoeraren diagnostikoa egin dute jada, eta ekintza sorta bat adostu dute denek. Batzordea eratzea "aurrerapauso handia" dela nabarmendu du udalak.

Pasaiako Udalak Autolaguntza Gida bat diseinatu du. Indarkeria matxistaren biktima edo biziraule diren emakumeei zuzenduta dago, eta egoera horri aurre egiteko irizpide eta baliabideak jaso dituzte.

Sanpedrotarrekin egindako bilera irekian kioskoa kentzea eta plaza erabilera publikorako uztea erabaki zen. Astelehenean hasiko dira lanak.

Datorren astean hasiko dira 2024-2025 ikasturteko eskolak. Hainbat taldetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi du udalak.