
Led motako argiteria instalatzen ari dira. Foku berri hauekin energia erabilera %50ean murriztuko dela diote udaleko iturriek.

LED hornidura eta instalazioaren lanak lizitatu ditu jada udalak. Interesa duten enpresek kontratazio publiko honi buruzko baldintzak eta oinarriak kontsulta ditzakete.

Lan hori egiteko, 154.145,80 euroko diru laguntza jaso du IDAE-FEDER funtsetatik, inbertsio osoaren %50 hain zuzen.