
San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

Errenteria-Oreretako saioa Niessen Kulturgunean izango da, 11:30ean, eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako dantzariek hartuko dute parte.