
Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa (CIMASUB) hilaren 16tik 30era bitartean izango da. Berritasunez betetako programazio sorta zabala prestatu dute.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek inauterietako ohiko desfilea egin dute herriko kaleetan barrena. Festa giroa nabaria da Errenteria-Oreretan.

Sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute: 'Guztiok indartsuago indarkeriarik gabe'. Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzea babestu dute, eta ikastetxeetan egindako lanketak ezagutarazi dituzte.

Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde baten kezkatik sortutako taldea da. Teknologiekiko harreman eredu arduratsuago eta kontzienteago bat sustatzea dute xede, erabilera okerrak minimizatuz.

Udaleku irekietako matrikulazioak maiatzaren 5etik 16ra bitartean egin behar dira. Aurten 360 plaza eskainiko dira, iaz baino 40 gehiago.

Azaroaren 25eko Emakumean Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleek 'Errenteria tratu onen alde' erakusketarako lanak egin zituzten. Atzotik, hilaren 16tik, urtarrilaren 13 arte egongo da ikusgai.