
"Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria salatzeko" elkarretaratzea deitu dute biharko Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk. Anbulatorio guztietan bilduko dira.

Pandemian arretak oro har «okerrera» egin duela salatu dute, «interes politikorik ez dagoelako». Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute mobilizazioa.