
Euskararen kontrako oldarraldiak eraso egin eta hiru astera heldu da 24. Korrika Errenteria-Oreretara; gogotik erantzun du herriak, ozen, "euskara gara". Horrela egin dute udal langileek ere, euskara direla esanez CCOO sindikatuari erantzuteko pankarta batekin.

Oarsoaldera Lezotik sartu da gaur goizean goiz 24. Korrika. Lezoarrek izaera are bereziagoa eman diote AEKren martxari.

Sekulako harrera egingo dio bihar Pasaiak 24. Korrikari. Goiz-goizean iritsiko bada ere, osotara 61 izango dira lekukoa elkar emango dioten eragileak.

Biharko (hilak 25, asteazkena) 06:48an iritsiko da Gaintxurizketara 24. Korrika. 41 minutuan zeharkatuko du herria.

Antxotik helduko da 24. Korrika Errenteria-Oreretara; Kaputxinoetatik sartu eta bertatik irtengo da, 22 kilometroan barrena 32 lekuko aldaketa eginda.

Gauean izan bada ere, 24. Korrikak arrasto sakona utzi du Oiartzunen; oiartzuarren ekarpena ere izugarri handia izan da.

Lezoko eragileek bat egin dute berriz ere Korrikarekin. Joan den ostiralean, esaterako, herrian lekukoak eramango dituztenen talde argazkia egin zuten.

Antxoko 24. Korrikaren lekukoa hartu behar dutenek agerraldia egin zuten larunbatean, Errigoraren produktuak dastatu ondoren.

Bi une berezi eta hunkigarri utziko ditu, gutxienez, 23. Korrikak gurean: Mikel Martin omenduko duena, eta Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleei euskararen alde egindako lana aitortuko diena.

Ordubete pasatxo ibiliko da Korrika Oiartzunen barrena. Eskuz esku ibiliko da hamabi mugarrien artean, metro gutxi egiteko aukera emanez.

23:36an termikan. Orduan iritsiko da gaur 23. Korrika Lezora. Lekukoa eramango dutenak herri oso baten ordezkari izango dira.

23. Korrikaren lekukoa eramango duten antxotarrek talde argazkia egin zuten larunbatean. Irrikaz dira eskutik eskura emateko.

Igande goizaldean 22. Korrikaren lekukoak eramango dituztenek jada petoak jaso dituzte. Talde argazkia atera dute.