
Hunkigarria, ederra eta jendetsua. Milaka lagunek egin zuten bat 21 Korrikarekin Errenteria-Oreretan.

Gaur helduko da 21Korrika Errenteria-Oreretara Lezotik 22:52an. Atzo Korrika Txikiak egin zituzten eta gaur goizean egingo dute beraiena gazteek, 12:30ean hasita. Bizarain, Gamon, Egiluze, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena, Oiartzo, Don Bosco eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek bat egingo dute; 13:00etan bilduko dira denak Zumardian antolatu duten kontzertuan.

Errenteria-Oreretara 12:10ean helduko da Korrika Perurenatik eta 12:57an utziko du herria, Oiartzuna joateko, Fanderiatik.