
Lezoko Udalak eta Oroitzene AEK Euskaltegiak Mintzalagun egitasmoa jarri dute martxan euskaraz aritzeko espazio erosoak bilatzeko. Hilaren 18an aurkeztuko dute dinamika Saldise plazan egingo duten Mintzodromoan.

Ikerketa Soziolinguistika Klusterrak egin du. Lezoko euskararen kale erabileraren datuak %29,1ean kokatu dira, zifra hori azken hogei urteetako baxuenetako bat delarik. Datuek "kezkarako arrazoiak" sortu dituzte.

Atzo Lezo Euskaragarri prozesuko azken eztabaida egin zen Aiton Bordan. Orain, hurrengo pausoa izango da proposamen guztiak bildu eta Lezo euskaldunagoa izateko ekintza zehatzak definitzea.