
Zabalenea etxearen sotoak gainezka egin du gaur eguerdian. Herriko hitzen historiak deituta hamarka herritar bildu dira.

Kasik 20 urte eman ditu Lander Zurutuzak ‘Lezoko toponimia’ liburua sortzen, baserri, etxalde eta tokien esanahia eta historia biltzen. Bihar aurkeztuko du lana, herrian.

Lander Zurutuza Patri Urkizurekin eta Luzien Etxezaharretarekin izango da 12:00etan hasiko den aurkezpenean. Liburua erosteko aukera egongo da.