
Laukote batek irabazi du Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Beka. Uxue Diez Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikertzaileek eskualdeko LGTBI+ kolektiboaren memoria aztertuko dute, «elkargune bat» sortzeko asmoz.

Errenteriako Udalak LGTBI+ ekintza plana kaleratu du, «kolektiboaren bizi baldintzak hobetzeko» asmoz. Haien eskaerei erantzuteko dozenaka ekintza adostu dituzte «mugarri» den proiektu honetan.

Errenteriako LGTBI+ ekintza plana aurkeztu zuten atzo, Emakumeen Etxean. Lau helburu zehaztu dituzte datozen urteetarako, udalak eta kolektiboko kide eta eragileek elkarlanean.