
Musikaren sektorea erabat maskulinizatuta dagoen arren, azken urteotan gero eta emakume gehiago igo dira oholtzara. Emakume taldeen loraldia eman den arren, askok oraindik ere erasoak jasaten dituztela salatu dute.

Bosgarren ekitaldia izango da aurtengoa. Maiatzaren 5ean izango da lehenengo saioa, eta beste hiru gehiagok osatuko dute.