
Atzotik eta ekainaren 7ra arte, Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia jasoko du Donibanek. Internazionalismoa ardatz duen kultur hamabostaldia da.

Meipiko festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Jai Batzordeak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen egitaraua ondu dute festez gozatzeko.

Hiru jarduera falta dira soilik kultur hamabostaldiaren VIII. ekitaldia ixteko. Bihar, dekolonizazioaren hitzaldi bat egingo dute, ostiralean bi kontzertu jasoko ditu Meipik eta larunbatean ospatuko dute egun handia.

Itsas Mendik antolatuta, igandean ospatuko dute eguna Donibanen. Trikitilariak, azoka, konpota erakustaldia, kantaldia, dantza emanaldia eta euskal produktuen zozketa, igandeko osagaiak.