
Gizon eta emakumeen selekzio autonomikoen lurralde arteko txapelketa 09:30etik 20:00etara jokatuko dute Galtzarabordako Kiroldegian.

Galtzarabordako kiroldegian jokatuko dute taldekako txapelketa 10:00etan hasi eta 19:00ak arte Haur eta Kadete Mailako kirolariek.

Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa lehiatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian. Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du egun osoko topaketa. 20:00ak arte gozatu ahal izango da mahai tenisaz.


Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko neskek hasiera bikaina eman zioten denboraldiari, igandean Krafft Atletico San Sebastianen aurka irabazita (4-1). Giro oso ona izan zen Hirubide Institutuko kantxan, eta ez zen gutxiagorako, aurreneko aldia baitzen Gipuzkoako bi talde elkarren aurka aritzen zirela emakumeen maila gorenean. Etxekoen artean Kelly Sibleyk bere maila erakutsi zuen; Britainia Handiko txapeldunak partida guztiak irabazi zituen, banakako biak —Marta Vegaren eta Tin Yuanen aurka (3-0 eta 3-2)— eta binakakoa Tong Tangekin bikotea osatuz —Tian Yuan/Vegaren kontra (3-1)—. Tang txinatarra Susana Geari gailendu zitzaion (3-0) eta Irene Muñozek ezin izan zuen donostiarren Txinako jokalaria menderatu (1-3). Mutilen porrota Gizonen Superdibisioan ere estreinako jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Leka Eneak iazko denboraldiko txapeldunaren kantxa bisitatu zuen, DKV Borges taldearena. Erraz nagusitu ziren etxekoak (3-0), irundarrei aukerarik txikiena ere eman gabe. Datorren larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia: Arteal Santiago taldea mendean hartzen saiatuko dira irundarrak, Hirubiden. Gain Gaineko zentroari argi berdea eman diote Irungo Udalbatzak Gain Gainean eremuan xehetasun azterketa egitea onartu zuen herenegun eginiko ezohiko bilkuran. Erabaki horrekin Prudencia Arbide eta Olaketa kaleetako hirigintza biribildu eta etorkizunean parkearen goialdean eraikiko duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroko lanak abiarazi nahi dute. Leka Enearen esku Herenegungo bilkuran ez zuten etorkizuneko zentroaren kudeaketaz [...]

Leka-Enea mahai tenis taldeak garaipen erreza eskuratu zuen larunbatean superdibisioko 11. jardunaldian, Termotur Calellaren aurka (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Hirubiden jokatutako lehian (3-0). Horrela, Sonia Etxazarretari prestatutako omenaldia ...

Eskubidean planaren baitan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei begirako binakako mahai-tenis txapelketa jasoko du gaur Antxoko Kultur Etxeak, 17:00etatik aurrera.


Ostiralean UCAM Cartagena taldearekin Irunen berdindu eta gero (3-3), Gizonen Superdibisioko lidergoan segituko du Leka Eneak, baina Arteal Santiagorekin berdinduta. Galiziarrek DKV Borgesen kontra irabazi zuten, bigarrenen arteko lehian. Partida nola joan zen ikusita, Cartagenaren kontrako berdinketa ontzat eman dezakete irundarrek, 1-3 galtzen egon zirelako. Murtziarren artean Wang Jianan txinatarra izan zen hoberena, bi partzialak irabazita. Lehen lehian Zhang Shiningen kontra irabazi zuen Jiananek baina Zoltan Batorfik Jose Antonio Montalban hutsean utzi zuen bana berdintzeko. Hurrengo bi puntuak kanpokoentzat izan ziren. Andrei Birlan Endika Diezen kontra nagusitu zen eta Jianan, Batorfiri nagusitu zitzaion. Markagailuan 1-3ko emaitza zela, presioari ondo eutsi zioten Siningek —Birlanen kontra— eta Diezek —Montalbanekin—, eta lehia orekatzea lortu zuten. Zazpi talde lau puntuko tartean Leka Enearen berdinketa eta Artealen garaipenaren ondoren sailkapena estututa geratu da lehen postuetan, CajaSur Priegok irabazi zutelako eta hirugarren jarri delako. Seigarren jardunaldia jokatuta, Leka Enea eta Arteal bederatzi punturekin daude —lau partida irabazi eta bat berdinduta—, CajaSur Priego zortzirekin —partida bat gutxiago jokatuta—, eta sei punturekin hiru talde daude: DKV Borges zazpirekin eta Mataro, San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagena seiekin. Heldu den asteburuan behin behineko lidergoa izango da jokoan, Artealen kontra ariko baita Leka Enea, Galizian. Berdindu ezean, bietako bat bakarrik [...]

Aurten Lehen Mailan aritu den Leka Enea Mahai Teniseko bigarren taldea Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian, joan den asteburuan igoera kanporaketan garaipena lortu eta gero. Hala, Irundarrek ordezkari bana izango dute gizonezkoen bi maila nagusietan, Superdibisioan eta Ohorezko Mailan. Emakumeen taldea ere urrezko kategorian aritzen da. Leka Eneako bigarren taldeak asteburuan Almerian (Andaluzia, Espainia) jokatu zuten igoera kanporaketetan lortu zuen helburua. Larunbatean, irundarrek Termosur Calellaren aurka 1-4 irabazi zuten, eta emaitza horrekin lortu zuten Ohorezko Mailara igotzea. Irundarren mutilen bigarren taldean jokalari beteranoak eta goi mailetan jokatu gabeko gazteak aritzen dira. Taldetik esan dutenez, “gazteek eskarmentua hartzea” da bigarren taldearen helburua, etorkizunean Superdibisioan jokatu ahal izateko. Horretarako, garrantzitsua da Ohorezko Mailan aritzea, Superdibisioko jokalarien maila duten aurkarien kontra aritzeko aukera izango dutelako. Superdibisioko taldea laugarren Mutilen Superdibisioan jokatzen duen taldea laugarren geratu da, azken partidan Collosaren kiroldegian 0-3 irabazi eta gero. Denboraldi bikaina egin dute irundarrek, eta datorren urtean ere Europan jokatzeko aukera izango dute. Caja Sur Priego izan da 2011-2012 denboraldiko txapelduna. Neskak zortzigarren Nesken Superdibisioa ere asteburuan bukatu zen. UCAM Cartagena izan da hoberena ligan, eta Leka Enea zortzigarren geratu da. Azken partidan etxean galdu egin zuten irundarrek, hirugarren geratu den Mataroren Quadisen kontra (1-4). Nesken maila gorenean [...]

Sekulako balentria egin zuen Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak liga irabazteko faboritoetako bat den Fotoprix Vic taldearen kontra (3-2). Irundarrek denboraldiko partidarik hoberena jokatu zuten, eta Tong Tang nabarmendu zen. Bere bi banakako partidak irabazi zituen, eta baita binakakoa ere, Nelly Sibleyrekin bikotea eginez. Lehen partidan Espainiako jokalari onena den Sara Ramirez gainditu zuen Tang txinarrak; lehen seta galtzen hasi zen Tang, baina buelta eman zion partidari (3-1). Bigarren partidan Sibleyk Mathilda Ekholm suediarraren kontra (3-1). Oso ondo jokatu zuen Sibleyk, baina ez zen Suediako txapelduna menderatzeko nahikoa izan. Irene Muñozek garbi aldu zuen Wan Tanen aurka, eta katalanek abantaila lortu zuten markagailuan. Ondoren etorri zen ezustekoa. Lehenik Tang eta Sibley Viceko bikotearen gainetik pasatu zen (3-0), eta ondoren Sibleyk Ramirez gainditu zuen berriro, erraz gainera (3-0) Espainiako txapeldunak denbora beharko du larunbatekoa ahazteko. Markagailuak 3-2koa azaltzen zuela, bi txinatarrek partida erabakiorra jokatu zuten —azken partida Muñoz eta Ekhlomen artean izango zen, eta dena ondo, suediarrak aise irabaziko zuen—. Lehen bi setak Fotoprixekoarentzat izan zen, baina Tangek beste hiruak irabazi zituen errezkan. Ondoren, espero bezala, Ekhlomek hirugarren puntua lortu zuen katalanentzat. Ezusteko garaipen horri esker, Leka Eneak denboraldiko bigarren puntua lortu zuen, eta bi partidako tartea ireki du jaitsiera postuekiko.

Gizonen Superdibisioko Leka Enea garaipenen bidera itzuli da, azken hiru partidak galdu eta gero. Kostata baina irundarrek Sabadellgo Falcons mendean hartu zuten larunbatean (3-0), eta sailkapeneko seigarren tokia hartu dute, hots, play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken tokian. Orain arte hiru partida irabazi eta lau galdu ditu Leka Eneak. Leka Eneak hutsean utzi zuen Falcons, baina horrek ez du esan nahi norgehiagoka erreza izan zenik. Hiru partidak oso borrokatuak izan ziren: Zhang Sining txinarrak Pere Weisz menderatu zuen (3-2), 1-2ko partzialari buelta eman eta gero; Zoltan Batorfi kroaziarrak eta Endika Diez gasteiztarrak emaitza berarekin irabazi zuten (3-1), Marc Caymelen eta Ferran Brugadaren kontra, hurrenez hurren. Larunbatean Caja Burgos taldearen aurka ariko dira, kanpoan. Sailkapenean irundarren atzetik dira gaztelarrak, bi garaipeekin. Lehen Mailakoen garaipena Lehen Mailako gizonen taldeak ere garaipena lortu zuen, Iruñeako Oberenaren aurka (4-2) Lehen zortzi jardunaldien ondoren, sailkapeneko bigarren postuan daude irundarrak, zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin. Ripollet da lidergoan.
