
Emakumeen arrauna indartzearen alde pausoak ematen ari dira. Datorren urtean zortzi traineru arituko dira Euskotren Ligan. Baina ETE Ligaren etorkizunak kezkak sortu ditu arraunlarien artean.

Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) sorreraren erdi-erdian izandakoa da oreretarra. Aurten, urrats bat aurrera egin, eta Kantauriko Arraun Elkartearekin (KAE) elkarlanean hasi dira, indar gehiagoz jarduteko.

Emakumeen arraunak urrats ugari egin ditu aurrera; hasieran ez zuten ikusgarritasuna lortu du. ETEko presidenteak baina argi dio, oraindik ere, «bide luzea» dagoela baliabide egokiak lortzeko.

Maika Tameron oreretarra da elkarte sortu berriko presidentea. Emakumeen trainerua duten klubek bat egin dute, kirolarientzako eta taldeentzako egoera duinagoa bilatzeko bideari ekiteko.