
Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.

Maitane Etxeberria eskubaloi jokalaria pozik dago egiten ari den sasoiarekin. Ligako lider da Bera Bera, eta Tokioko Olinpiar Jokoetara joateko aukera du.

Japoniako Munduko Txapelketan lan bikaina egiten ari da lezoarra. Finalerdietako partida ostiralean du, Norbegiaren kontra.

Ezkerreko hankako iskiotibialean lehenengo graduko zuntz haustura egin du Etxeberriak eta etxera itzuliko da. Bi partida jokatu ditu Parisen, Brasilen eta Angolaren aurkakoak.