
Bost otxotek hartuko dute parte 12:00etan, Madalenaren Basilikan, hasiko den saioan. Ondoren, herriko tabernetan ibiliko dira kantuan.

Arroxa+urdina=morea izenburupean ipuinak kontatuko dizkie helduei Maite Franko ipuin kontalariak. Generoaren inguruko ipuinak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko dituenak, gaur, 19:00etatik aurrera. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.