
Hilaren 16an hasiko da 47 euskal herritaren kontrako epaiketa, presoei asistentzia emateagatik. Tartean dira Onintza Ostolaza eta Manu Ugartemendia.

Euskal presoei babesa emateagatik 47 euskal herritar auzipetu dituzte, 2013an hasitako operazioaren harira. 11 eta 21 urte arteko zigor eskaerak dituzte.

Auzipetuen artean dira Manu Ugartemendia oreretarra eta Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra.

Presoen inguruko 47 lagun auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.