
Liburuan parte hartu duten hainbat egile izango dira 1545 argitaletxeak antolatu duen ekitaldian. Musika eta erakusketa ere jarriko dituzte.

Nerabeei zuzendutako poesia liburua argitaratu du 1545ek. 29 poetaren lanak bildu dituzte, ilargi-itsasoen izenek inspiratuta, eta hitzaurre filosofiko, zientifiko eta literarioekin.

Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute aurkezpena; Errenteria-Oreretako DBHko hainbat gaztek errezitaldia egingo dute, horren barruan.