'Mare' poesia liburua aurkeztuko dute ostegunean

Liburuan parte hartu duten hainbat egile izango dira 1545 argitaletxeak antolatu duen ekitaldian. Musika eta erakusketa ere jarriko dituzte.

Oiartzungo 1545 argitaletxeak Mare, ilargiari poemak liburua argitaratu zuen duela aste batzuk.

Datorren ostegunean, hilak 2, liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute herrian. Liburuan 29 pentsalari, sortzaile eta poetak parte hartu dute, eta horietako batzuk izango dira aurkezpen ekitaldian.

Beraiez gain, herriko hainbat poeta gaztek parte hartuko dute ostegun arratsaldeko saioan. Gainera, Edurne Saizarren pianoaren doinuek musika giroa jarriko diote literatur ekitaldiari.

Liburuaren ilustrazioak egin dituen Udane Ansak, berriz, bere akuarelak ikusgai jarriko ditu.

Aurkezpena 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

[Liburuari buruzko informazio gehiagorako, ikus HITZAren hilaren 9ko zenbakia]

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.