
'Sekta' hitzarekin pintaketak egin dituzte. Haurtzarok margoketak salatu ditu, eta bere tristura azaldu du komunitate osoak erabiltzen duen tokian izan direlako.

Azken egunetan margotuta azaldu dira Donibaneko Puntetako pasealekuko iturrietako kartelak. Ez da lehen aldia izan, eta udalak horrelako jokabideak saihestea eta udal baliabide komunak errespetatzea eskatu du.

Margoketa lanak direla eta, auzora sartzeko eta irteteko bidea itxita egongo da goizean zehar.