
Zuberoako dantzen tailerra antolatu dute gaurko Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Dantzagunean izango da tailerra 19:00etatik 21:00etara Maritzuli dantza konpainiako zuzendaria, Jon Iruretagoienaren eskutik.

Miarritzeko Maritzuli dantza konpainiak Nundik Nora ikuskizuna taularatuko du gaur (asteartea) Itsas Etxean, 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio du. Ikuskizunak, maskaradetako dantzek XVII. mendetik izan duten bilakaera jasotzen du. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroko balio du.