
Zuzenean ikusteko aukera izango da asteburuan, izan ere, igandean Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da bigarrenez Galtzaraborda kiroldegian.

Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen, eta egun 40 bazkide ditu 8 eta 75 urte bitartekoak. Entrenamenduak, Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan egiten dituzte.