
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hurrengo asteko larunbatetik aurrera espazio zabalean ez dela maskararik erabili beharko.

Koronabirusak eragindako etenaldia ez da, pentsa litekeen heinean behintzat, arnas izan ingurumenarentzat. Egoerari aurrea hartu ezean, klima krisialdiak ondorio konponezinak izango ditu animaliengan ez ezik, baita arnasten dugun airearen kalitatean ere.

Taberna eta jatetxeetan jakiak edo edariak irensteko bakarrik kendu ahalko da. Hondartza eta igerilekuetan etzatean ken daiteke.

Pasaiako Udalak bi maskara sorta jaso ditu eta proportzionaltasunez banatuko dira lau barrutietan.

Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak, konfinamenduak, eta ezarritako bestelako neurriak herriarengan eta herritarrengan uzten ari diren arrastoa jasotzen ari da Mendi Urruzuno argazkilaria. Herritratuak proiektua —beste hainbaten artean— abiatu zuen horretarako igandean, eta hiru egun daramatza kamara soinean, prest dauden herritarrei, adin guztietakoei, maskarak soinean argazkiak egiten.

Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei.

Laguntzeko prest daudenek, taldekideekin jarri behar dute harremanetan posta elektronikora mezua bidalita. Iniziatibaren inguruko informazio guztia, sortu duten web orrian dago eskuragarri.

Larrialdi egoeran herritar askok etxean babeserako maskarak egitea erabaki dute. Cristina Garcia errenteriarra bere dendako materiala probesten ari da horretarako.

Ospitale eta zahar egoitzetako langile eta erabiltzaileentzako babes maskarak egiten ari dira Oarso Bidasoko zenbait zentrotan. Tknikan horretan ari dira buru-belarri.

Lezon jaiotako 'Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea' egitasmoak boluntarioak bilduko ditu maskarak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko. Prozesua zatika banatuko dute, norberaren aukeren arabera.

Pandemiarekin berrasmatzea tokatzen ari zaio bati baino gehiagori. Horren harira, eta udaberriari keinu eginez, maskara horiek kolorez eta lorez janzteko gonbita luzatu du Idoia Lizeaga sortzaileak. Tailerra antolatu du horretarako.

Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak egin dituen 100 maskara jaso dituzte Errenteria-Oreretako merkatariek. Beste hainbeste eskatu dizkiote, eta iritsi zain dira.