
Klubeko atletak denboraldi biribila osatzen ari dira eta igandeko Gipuzkoako Txapelketetan emaitza onei jarraipena ematen saiatuko dira.

Esther Estefania taldekideak lehen postua lortu zuen Laboral Kutxa Trofeoan, eta bigarrena Gipuzkoako Kros Txapelketan. Alberto Quintanok jauzi hirukoitzean Espainiako errekorra lortu zuen 55 urtetik gorakoetan 12,05eko jauziarekin, eta Jose MAri Manterolak, berriz, Euskadiko errekorra 65 urtetik gorakoetan 60 metroko hesi-lasterketan.