Lorpen garrantzitsuak EATrentzat Gipuzkoako Kros Txapelketan

Esther Estefania taldekideak lehen postua lortu zuen Laboral Kutxa Trofeoan, eta bigarrena Gipuzkoako Kros Txapelketan. Alberto Quintanok jauzi hirukoitzean Espainiako errekorra lortu zuen 55 urtetik gorakoetan 12,05eko jauziarekin, eta Jose MAri Manterolak, berriz, Euskadiko errekorra 65 urtetik gorakoetan 60 metroko hesi-lasterketan.

EATko kirolariak sariekin.

Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu dute asteburuan eta bertan izan dira Errenteriako Atletismo Taldeko kirolari masterrak, baita lorpen garrantzitsuak eskuratu ere. Esther Estefania taldekideak lehen postua lortu zuen Laboral Kutxa Trofeoan, eta bigarrena Gipuzkoako Kros Txapelketan. Belen Salvador taldekidea, berriz, bigarren sailkatu zen Laboral Kutxa Trofeoan eta hirugarren  Gipuzkoako Txapelketan; Ade Rubio, berriz, bosgarren sailkatu zen. Antonio Castro eta Arkaitz Aginagaldek ere hartu zuten parte txapelketa horretan.

Bestalde, Alberto Quintanok jauzi hirukoitzean Espainiako errekorra lortu zuen 55 urtetik gorakoetan 12,05eko jauziarekin, eta Jose MAri Manterolak, berriz, Euskadiko errekorra 65 urtetik gorakoetan 60 metroko hesi-lasterketan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.