

Kamioi bat abiatuko da gaur material horrekin eta momentuz eten egingo dute bilketa. Berriro martxan jartzen dutenean jakinaraziko dute.

Igande honetan, hilak 5, Azkueneko garbitokian elkartasun ekimen berezia egingo dute 11:00etatik aurrera. Ekimen horretarako materiala biltzen hasiak dira dagoeneko Oarsoaldeko hainbat gunetan. Batez ere, sukaldeko materiala, mantak eta eskuoihalak uzteko eskatu dute.

