
Otsailaren 7an abiatuko da matrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egiten dutenek, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeak izango dituzte aukeran.

Udal Euskaltegiak eta Txirrita AEK Euskaltegiak matrikulazioak ireki dituzte, eta Udalak diru laguntzak emango dizkie parte-hartzaileei.

Astelehenean, hilak 7, zabaldu eta hilaren 18ra arte izango da Xenpelar tailerretarako izena emateko aukera.

2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra izango da zabalik, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurrak eskolatzeko. Horrenbestez, Orereta Ikastolak hilaren 20an eta 22an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu ikastola ezagutzeko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean.