
Asteartean Aldude ibarreko (Nafarroa Beherea) paisaien argazkiak biltzen dituen erakusketa inauguratu zuten Herriko Mediatekan. Nicole Moulin argazkilariaren irudiak dira; Alduderi buruzko bi liburu argitaratu ditu Moulinek. Mediateka irekia dago astea...

Euskarazko Ipuinaldia berriz abiatuko dute Hendaiako Mediatekan. Hala, Xan Errotabehere kontalaria bertan izango da larunbatean, 11:00etan. Otsoaren ordua hautatu du Mediatekak hilabeteko gai gisa, eta horienganako beldurra gainditzeko gakoak emango di...

Euskarazko ipuin kontaketa antolatu dute biharko, larunbaterako, Mediatekak eta Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, ikasturteko azkenengoa izango dena.

Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankof...

Beñat Zintzo-Garmendia historialari eta antropologoak Gipuzkoako inauterien gaineko hitzaldia emango du otsailaren 19an, Hendaiako Mediatekan, frantsesez. Akelarre elkarteak antolatuta, ekitaldia 17:00etan hasiko da. Mintzaldiaz gain, Euskal Herriko h...

Hendaiako Mediatekak eta Herriko Etxeko euskara zerbitzuak elkarlanean antolatzen duten Euskarazko ipuinaldiak izeneko ekimenak urte berriko lehen saioa izango du larunbatean, hilaren 22an. Xan Errotabehere kontalaria ttipien eta handiagoen zain ...



Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala: gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere

Heldu den larunbatean Hendaiako Mediatekak begiak ireki eta irudipenarekin bidaiatzeko gonbita eginen du, Egia balitz goiburuko euskarazko kamishibai ikuskizunarekin. Heletako (Nafarroa Beherea) Pestacles et Cie. taldeak eskainia izanen da, baina tald...

Bihar, animazio filmak proiektatuko dituzte Mediatekan, 14:00etan eta 16:00etan.

Hilabetean behin, larunbatez, goizeko 11:00etan, 0 Kolektiboko Stéphane Garin-ek musika unibertso desberdinen ezagutzeko parada eskaintzen die gurasoekin etortzen diren 5 urtez gorako haurrei. Musika entzuteko saio desberdin horiek ernatzea eta jaking...

Bost urtetik gorako haurrei musikazaletasuna «ernatzeko» ekimena abian jarriko dute larunbatean Hendaian: Stephane Garin musika adituarekin Disko zaleen txokoa izeneko ekimena estreinatuko dute. Herriko etxetik jakinarazi dute “hainbat musika u...

Ikasturtea hastearekin batera, Herriko Mediatekak ekitaldien zerrenda ireki du. Asteazkenero Irakurle ttipien asteazkenak egingo dituzte, txikientzako irakurketak. 11:00etan eta 11:30ean izanen dira.


Komikia izango dute ardatz maiatzean zehar Hendaiako Mediatekan burutuko diren ekitaldiek. Hilaren 10ean aurkeztu zen erakusketa nagusia, Marko Armspach marrazkilari lapurtarraren azken obran oinarriturik. Le crochet a nuages du izena eta afrikako Dogo...