
Antxoko anbulatorioaren aurrean bildu dira hamarna lagun osasungintza publiko eta kalitatezkoaren alde, arlo horretako langileei elkartasuna adieraziz.

Donostia Ospitaleko mediku traumatologoa da Jose Antonio Sanchez. Erretiroa hartuta dago jada, azken urteetan Lartzabalgo anbulatorioan jardun ostean. Mikel Arrieta larri gaixo dagoen preso oreretarra bere pazientea zen, eta Sanchezek lagundu zuen urte askoren buruan Arrietak duen gaitzari izena-abizenak jartzen.