
Ehun iheslari baino gehiago erreskatatu berri ditu ‘Aita Mari’ ontziak Libia eta Italia artean. Porturatu dituzten arren, bidean beste hainbat ontzi utzi behar izan dituzte Mediterraneoko uretan.

Ekintzaren bidez herritarren kontzientziak astindu nahi dituzte, gizarteratu errefuxiatuek bizi duten egoera, eta babesa azaldu, "gure herrian ongi etorriak direla esan".

Ondoratzear dauden itsasontziak erreskatatzen, eta kostara heltzen diren pertsonak artatzen aritzen dira. Maydayterraneo proiektua dute martxan eta azken horri, 3.000 euroko ekarpena egin dio udalak.