
Bihar Antxo, Donibane eta Trintxerperko alkateordeekin biltzeko aukera izango da, sanpedrotarren ordezkariak ezingo baitu biharko hitzordura joan. Hilaren 19an ohiko moduan egingo dute.

Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.

Pasaiako Udal Gobernuak jakinarazi du ez dutela jai egunik egingo, eta lau alkateordeek aurrez aurreko ohiko arreta zerbitzua eskainiko dute, 18:00etatik 19:30era.

Tramitazioa etetea eta plan berri bati ekitea eskatu du koalizio abertzaleak