
'Mikel Zabalza gogoan, 40 urte' herri iniziatiba ibiltaria Errenteria-Oreretan da gaur. Galtzarabordan omenaldia izan da, eta ondoren Zumardian herri harrera.

Eguerdian ekitaldia egingo dute Galtzarabordan, Ion Arretxe parkean; ondoren Zumardian bisitatu ahalko da autobusa, 20:00ak arte.

Ozzinemak antolatuta, 'Non dago Mikel?' filmari buruzko zineforuma egin dute. Zuzendariez gain, Mikel Zabalza eta Ion Arretxeren senideak gonbidatu dituzte.