
Gipuzkoa Zutik mugimendua bere adarrak herrialde guztira zabaltzeko fasean-buru belarri dabil: Oiartzun, Errenteria-Orereta eta Irunera iritsi dira.

Sinbolikoki "erraustegia erreko" dute Gaztañoko sua baliatuta, eta bertan argazkia egingo dute. Jendeari maskarila jantzita eramateko eskatu diote.

Orereta Zutik-ek gaur arratsaldean batzarra eta kalejira koloretsua egingo ditu. Oiartzun Zutik astelehenean elkartuko da.