
Gipuzkoako ligako zortzigarren ekitaldiko lehen proba izango da. Nahi duenak eman dezake izena, bakarka, taldeka edo familian.

Chema Mediavillak sorturiko mapa hartuko da oinarri, probaren zati handiena hiri-eremuan gauzatuko delarik. Ostegunera arte inskriba daiteke.

Familiei begirako jarduera Arditurri parketxearen inguruan gauzatuko da, eta ibilbidean zehar froga ezberdinak bilatu beharko dira. Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretiko izen-ematea.

Hilaren 31n hasiko dira Pasaiako emakumeei begirako neguko eta udaberriko programako ikastaroak. Denboraldi berrirako, bost tailer eskainiko dira. Izen-emateak hilaren 15etik 30era bitartean egin behar dira.

'Iparra galdu gabe' jolasa bueltan da. Inguruko txokoetan zehar proba ezberdinak egingo dituzte partaideek, hiru kilometro inguruko ibilaldian zehar orientatu beharko dira.

Hilaren 13an, igandearekin, egingo dute 'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa. Familia guztiarentzako modukoa da, eta aurretik erreserbatu behar da.

Gipuzkoako Mendi Federazioak ikastetxeetan orientazio jarduerak antolatzeko orientazio mapa editagarria eta maketatua eskainiko die.