
Bihar hasi eta larunbata arte, azken hori barne, Atlantikaldiaren barruko musika emanaldiez gozatzeko aukera izango da Fanderiako tenis pistan. Hiru egunetan, sei emanaldi, nazioarteko zein bertako sortzaile eta musikariekin.

Galtzaraborda, Fanderia, eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak hilaren 29an zabaltzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin.