
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Herriko Plazan. Abesten duenagatik baino, Hasel bere militantzia politikoagatik espetxeratu dutela adierazi zuten.

Amnistiaren aldeko herri ekimenak deitu du elkarretaratzera Pablo Hasel Askatu! lelopean.

Hainbat rapgileek indarrak batu dituzte, eta abestia sortu dute, katalanari elkartasuna adierazteko.