
PSE-EE, EAJ eta Podemosek barrutian agertutako pankartak "erabat gaitzesgarriak" direla salatu dute. Otermin alkateordeari elkartasun keinua egin diote.

"Ez gaituzue geldituko" esaldiarekin bizilagunek salatu dute aldarrikapenek ezer-gutxi irauten dutela zintzilik, udalak kendu aurretik.

'Patronala esplotatzailea. Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki' leloa zuten pankartak kentzeko agindu zion PPko zinegotziak udaltzainburuari, eta azken horrek kale garbiketa zerbitzuari helarazi zion agindua. "Eraso larria" dela salatu du LABek.

Halako egoerek ez dutela ezberdinen arteko bizikidetza laguntzen erantsi du PSE-EEren bozeramaile Jose Angel Rodriguezek, eta alkateari pankarta eta kartelak kendu eta pintadak garbitzeko eskatu dio, "bizilagunentzat lotsagarria delako".