
Pasaia Itsas Festibaleko presidente Xabier Agotek ekitaldiaren balorazioa egin du. Antxotarrengandik sekula baino gertuago izan dira barkuak.

Zaporeak eta Salvamento Maritimo Humanitario erakundeek nahiz 11 enpresek bat egin dute jaialdiarekin, baina donazio gehiago behar dituzte.

Proposamenak egin ahal izateko azken eguna hilaren 30a izango da. Pasaiako eragile eta norbanakoen ekarpenak lehenetsiko dituzte jasotako guztien artean.

Astelehenetik ostegunera, barruti bakoitzeko bilera bana egingo dute 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko den kultur jaialdia bizilagunei aurkezteko.

Datorren urteko maiatzaren 26tik 29ra bitarte ospatuko da jaialdiaren bigarren edizioa. Lehorreko jarduerak barruti guztietan antolatuko dituzte.

'Marite' 100 urtetik gorako belaontzi frantziarra San Pedroko kaian egongo da amarratuta maiatzaren 26tik 29ra bitarte.

'Oosterschelde', hiru makila eta 50 metroko luzerako ehun urteko goleta holandarra, Pasaiako uretan nabigatuko da maiatzaren 26tik 29ra.