
Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Igandean 'Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia' ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Gudarien plazak. Berdintasun Mahaiak sustatzen duen ekitaldiaren helburua da emakumeen ibilbideak ikusaraztea. Aurten bederatzi emakume omenduko dituzte.