
Joan den astean zabaldu zituzten ateak hiru guneek. 13-17 urte bitarteko pasaitarrek "lagunekin egoteko eta esperientzia berriak partekatzeko" aukera dute jada.

Pasai Donibaneko egoitza berriak igogailua izango du, mugikortasun arazoak dituzten gazteek lagunekin ongi pasatzeko oztoporik izan ez dezaten.

Pasai Donibaneko Gaztelekua berritu dute eta atzo geroztik zabalik ditu ateak, Donibaneko nerabeen topagunea izaten jarraitzeko. Aurten ostegunetan ere joateko aukera izango da.

Hilaren 21etik aurrera ekingo diote ikasturteari herriko hiru gazteen egoitzetan. Hezten elkartea hasiko da zerbitzua kudeatzen.

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal gaztelekuetako ateak irekita mantenduko dira uztailaren erdialdera arte.