
SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak deituta, haien lankide zen emakumearentzat justizia eskatzeko mobilizazioa egingo dute bihar. Lanagatik bertaratu ezin direnei etenaldi bat egitera deitu diete.

Zientoka lagun bildu dira gaur eguerdian Antxoko Biteri plazan, irmoki eta gogor, atzoko hilketa matxista salatzera.

Atzoko hilketa matxistari "herri bezala" erantzutera deitu du udalak. Talde guztien izenean adierazpen bat kaleratu dute.

Pasaiako Mugimendu Feministak deituta, mobilizazioak izan dira gaur iluntzean Antxon, Donibanen eta Trintxerpen.

Hamarka lagun bildu zituen atzo Pasaiako mugimendu feministak, Iruñeko erailketa matxista salatzeko.

Pasaiako mugimendu feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, gaur, arratsaldean.

Gizartearekiko konpromisoa etxean edoski eta gaurdaino eutsi dio borrokari antxotarrak. Pasaiako Mugimendu Feministak (PMF) Gondaten eta herriko beste bost emakumeren bidea aintzatetsi zuen iragan igandean.

Iaz San Pedron egindako aitortzak Antxon hartu du lur aurten. Udalerriko sei emakumeren borrokei aintzatespena egin zieten atzo goizean.

Pasaiako Mugimendu Feministak hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8aren baitan. Egun hartan bertan elkarretaratzeak egingo dituzte barruti bakoitzean.

Pysben lanean hasi zen Mari Juli Peña, adingabe zela; ordutik, etxean nahiz kanpo aritu da jardunean. Urteekin hasi da bizitzaz gozatzen. Pasaiako emakumeen borroka goretsi du.