
Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

Haien egoeraz ohartarazteko, bat egin zuten atzo berriz ere Pasaiako ostalariek; taberna eta jatetxeak ordu erdiz itxi zituzten lau barrutietan.

Pasaiako Udalaren sostengua eskatzeko, 19:00etatik 19:30etara Pasaiako taberna guztiek ateak itxiko dituzte. 19:00tan elkarretaratzea egingo da Antxoko Gure Zumardian.

Antxo, Donibane, San Pedro eta Trintxerpeko ostalariek udalak haiekiko duen "utzikeria" salatu dute gaur. Segurtasun neurriak betetzeaz arduratu dira.

Pasaiako ostalariak udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean tasak barkatzea eta sektorea berpizteko plan bat gauza dadin eskatzeko, besteak beste.

Urratsak berandu eman arren, "pozik" agertu dira ostalariak, udal gobernuak haien aldarrikapenekiko erakutsitako prestutasunagatik. "Komunikazio eta elkarlan gehiago" adostu dute bi aldeek.