Udalari hainbat eskaera egin dizkiote ostalariek, "itotzeko zorian" daudelako
Pasaiako ostalariak udaletxearen aurrean bildu dira gaur goizean tasak barkatzea eta sektorea berpizteko plan bat gauza dadin eskatzeko, besteak beste.
Pasaiako ostalariak, EH Bilduren eta Laurak Bat elkarteko kideen babespean, herriko udaletxearen aurrean elkartu dira gaur goizean, sektorea jasaten ari den egoera latza salatzeko asmoz.
Udal gobernuari hainbat eskakizun egin dizkiote langileek, besteak beste:
- Udalak plan bat diseina dezan epe ertain/luzera definitzeko Pasaian gizarte-bizitza nola dinamizatuko den pandemiaren osteko garaian.
- Udalak tasak barkatzea sektoreko establezimenduei.
- Udalak talka-plan bat martxan jartzea ostalaritza eta merkataritza sektoreak laguntzeko. Azken eskakizun hau irudiztatzeko Errenteria-Orereta jarri dute adibide moduan: “Bertan ari baitira egiten eta, gainera, zenbaitetan bildu dira jadanik udalarekin definitzeko hori nola egingo den”.