
50 bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur Antxon. Langileen Batzordeak erabakitako dinamikarekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute.

Elkarretaratzea egin dute gaur Pasaiako Udaleko langileek, euskararen kontrako azken bi sententziak salatzeko. Udalari "errekurtsoa jartzeko eta egonkortze prozesuarekin aurrera egiteko" eskatu diote.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko sektore publikoan deituta zegoen grebarekin bat egin zuten Pasaiako udal langileek atzo. Besteak beste, soldata igoera eskatu zuten, "eskualdekoekin parekatu" ditzatela exijituz.