
ASTEKARIKO ERREPORTAJEA. Pasai Antxoko Bulebarraren Aldeko Plataformak lau urte bete ditu barrutian pasealeku berri bat lortzeko lanetan. Badirudi geltokia eraberritzeko lanak etenda daudela, eta «itxaropentsu» ditu horrek.

Pasai Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak ez du amore emango herria berpizteko saiakeran. Bidean topatu dituzten oztopoak ez dira nahikoa izan euren borroka geldiarazteko.