pasaidonibane

Izaro Mariezkurrena. Irudigilea eta artisaua.

«Sentitzen dut berez ateratzen zaidala, sortzeko beharra dudala»

Askoren begietan susmagaitza denari forma eta kolorea ematen dio. Jaiotzetik behar du sanjuandarrak sortzea. Bere eskuz eho du Maridomingi artisau marka, baita egun den emakumea ere.

Desagertutako arrantzalearen gorpua lehorreratu dute dagoeneko [Irudia: SOS Deiak].

Desagertutako arrantzalearen hilotza aurkitu dute erreskate zerbitzuek

Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gorpua topatu du Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak eta 17:30ak inguruan lehorreratu dute azkenean.

Goizeko 02:00etan gertatu da ezbeharra.

Olatu batek eraman duen gizon baten bila ari dira Pasai Donibanen

Itsasargiaren inguruan arrantzan ari ziren bi lagun eraman ditu itsas kolpeak goizeko 02:00ak inguruan. Horietako bat onik atera den arren, bestearen bila ari da oraindik Ertzaintza.

[Bideoa] Sanjuandarren beharrak beti geroko uztea egotzi dio EH Bilduk udalari

Turismoaren eta bisitarien masifikazioari aurre egiteko neurriak faltan bota ditu udara honetan Pasaiako alderdiak. Herriaren orotariko beharrak 'Noiz arte?' izeneko bideo batean bildu dituzte egoera ikusarazteko.

Donibanen "emergentziazko neurriak" martxan jartzeko proposamena luzatu du EH Bilduk

Gaur goizean egin den ezohiko udalbatzarrean EH Bilduk San Juanen, asteburuetan, ematen ari diren "okupazio aldaketei" aurre egiteko beharra azpimarratu du. Horretarako hainbat "premiazko neurri" proposatu ditu taldeak.

EH Bilduk "arduraz jokatzeko" deia luzatu die herritarrei

San Pedro eta Donibanen gertatzen diren jende pilaketak direla eta, herritar ugari "kexu" direla adierazi du Pasaiako EH Bilduk.

FELIPE URIARTE, MENDIZALEA

[Elkarrizketa] «Nire motxilan beti daramat zapi arrosa»

1980ko maiatzaren 14an euskal mendizaleek munduko gailurra jo zuten lehen aldiz. Felipe Uriarte sanjuandarra lorpen nazional horren parte izan zen. 76 urte beteta, gidari gisa jarduten jarraitzen duela azaldu dio mendizaleak HITZAri.

Gehiago