
Astarloza Taldearen VIII. Herri Triatloia egin zuten larunbat arratsaldean San Pedron. Bertan, orotara, 54 parte hartzaile izan ziren (banaka atera zirenen eta hiruko taldeen artean), eta horietatik azkarrenak emakumeetan Naiara Mayo, gizonetan Richard Rivera, eta taldeka Iker Buda, Aitor Sayans, Ion Bravo izan ziren. Astarloza Taldekoek nabarmendu dute “giro bikaina” izan zela proba bitartean, bai parte hartzaileen aldetik baita ikusleen aldetik ere. Probaren irudiak ikusteko aukera honako estekan (Facebook helbidea da).

Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik, ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke...

Hilaren 26rako hainbat ekimen antolatu dituzte udalerriko hamabost taldek eta elkartek, arratsaldean Haurrekin eta nerabeekin Pasaian lanean ari diren elkarteetako ordezkariek eta udalak Elkarteen Eguna antolatu dute hilaren 26rako, larunbata, San Pedron. Hirugarren urtea da udalerriko elkarte eta taldeek festa hori antolatzen dutela. Hala, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute herriko haurrek, bi gunetan banatuta, eta euskaraz. Bi gune horietako jarduerak bukatzen direnean —adinaren arabera sailkatu dituzte bi gune horiek—, bukaera ekitaldia egingo dute San Pedroko pilotalekuan. Hamabost elkartek parte hartu dute aurtengo festa prestatzen. Elkarteen Eguna lan egiteko eredu berri baten adibideetako bat da, «erantzukizunez, elkarlanean eta arduraz» egiten den lana, herriko elkarteen arabera. Hala, bai udalak bai elkarteek uste dute euren jarduna herrian «behar-beharrezkoa» dela; «eskertzekoa da egiten ari diren lana, eta era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara», esan dute udaletik. Hala, elkarlana abiatu zutenetik, lanerako hainbat oinarri zehaztu zituzten elkarteen eta udaleko hainbat sailen artean: elkarteen dinamika biziberritzea, elkarteek dituzten beharrei erantzuna emanez; elkarteen eskaintza zabaltzea; udalaren eta elkarteen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, eta haurren eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzea. Horri guztiari haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plan orokorra gehitu behar zaio: «Denok gaude pozik orain [...]

Fato Cultural Galego elkarteak antolatuta, maiatzean kaleko zinema izango da San Pedron. Maiatzaren 11n Telmo Esnalek zuzendutako Urte Berri On Amona emango dute, eta maiatzaren 12an Asier Altunaren Bertsolari. Bi emanaldiak 22:00etan izango dira, fron...

Atzo egindako Hirigintzako Informazio Batzordean Pasaiako Bilduk aurkeztu zuen irizpena onartu zuten batzordekideek: San Pedroko arrantza lonjari buruzko azterlana onartu zuten, alegia. Beraz, Astigarraga eta Lasarte arkitektoek diseinatu zuten egitasmoari argi berdea eman dio udalak. Baina eraikuntzaren gaineko jarraipena egingo dutela ziurtatu dute: “Gobernu talde honek oso gertutik zainduko du lonjaren eraikuntza prozesua”. Gainera, lonja diseinatzeko herritarren parte hartze prozesuan adostutako konpromisoak bete daitezen lan egingo dutela nabarmendu dute Alkatetzatik. Alkatetzak jakinarazi du hilaren 20ko Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan B Plana izenekoa —lonja funtzionalaren egitasmoa zen, pabilioiak soilik zituena, eta lonjaren jarduera kanpoaldean izango lukeena— errefusatu zuela, “horrek kalte handia eragingo lioke udalerriari”; abian jarritako elkarrizketa prozesuan konfiantza zuela ere esan zuen alkateak. Hala ere, Alkatetzaren arabera, Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) epeen gaineko “presa” azaldu zuen: “Hori dela eta, alkateak adierazi zuen hirigintza batzorde bat egiteko asmoa zegoela, eta gaia aztertzeko udalbatzarra uztailaren 10ean-edo egitea espero zela”. Zentzu horretan, Alkatetzak “haserrea” agertu du, datu horien berri eman zuelako portuak prentsaurreko batean.