
Bide luzea du euskalgintzaren sokari tiraka. Kale erabileraren gainean hausnar egin ez ezik, gazte, heldu eta erakundeei «etxeko lanak» jarri dizkie. Ulermenaren unibertsalizazioa jo du gakotzat.

Euskaraldia sortu eta forma emateko lanaren garrantzia azpimarratu du epaimahaiak. "Ez da niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean", aitortu du esker onez ikerlariak.