
Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.

Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak antolatu du Joseba Ezeolazaren liburuaren aurkezpena bihar 19:00etan Errenteria-Oreretako Reina aretoan.

Antonio Prior errepublikazalea zena omenduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak hilaren 28an, igandea.

Gursera (Okzitania) bisita egin zuten 50 errenteriarrek igandean. Haritz basoa da gaur egun 1939 eta 1945 urteen artean kontzentrazio eremua izan zena.