
Derbia izango da Agustina Otaola pilotalekuan EPLEkoek Oiarpeko (Oiartzun) pilotariak izango dituztelako arerio etxean. Euskal Ligako finalerako txartela dute jokoan.

Une honetan EPLEko 25 talde ari dira lehia federatuan: 12 Gipuzkoako txapelketan modalitate guztietan; 10 eskuz banakako errendimenduan; eta hiru eskuz binakako trinketean Iparraldean.

Erremintako taldekako Euskal Ligan eta Trinketean garaipenak lortu dituzte EPLEko pilotariek.

Aizpurua eta Chiapuso Trinketeko finalera pasa dira taldekide diren Taberna eta Aranbururen kontrako derbian garaitu ondoren. Final Handian, Behar Zanako Maiz eta Esnaola izango dituzte aurkari.

Lau igoera zituzten jokoan EPLE eta Batzokiko KT elkartutako klubetako pilotariek, eta lautik hiru poltsikoratu dituzte.

EPLEko hiru bikote manistek dute maila igotzeko aukera asteburuko partiden ostean.